Mundua -

Bi Koreen arteko gatazka

Tiro hots batzuek alarma piztu dute Ipar Koreak erasotako uhartean

Lekuko batzuek artilleria tiroak entzun dituzte, baina Hego Koreak baztertu egin du beste eraso bat dela, eta Ipar Korearen ariketa militar batzuen ondorio izan litekeela gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela egun batzuk Ipar Koreak bonbardatutako uhartean artilleria tiroak entzun dituzte gaur goizean.

Dena dela, Seulek argitu du sua ez zegoela zuzenduta Hego Koreako helburuen aurka, dena Ipar Korea haren lurraldean egiten ari den ariketa militar batzuen ondorio izan baita.

Hala eta guztiz ere, artilleria hotsak alarma piztu du uhartean jarraitzen duten herritarren artean, eta asko babeslekuetara joan dira.

Hego Koreako Armadaren bozeramaile batek berretsi du euren uretan ez dela jaurtigairik erori.

Seulek ariketa militarrak egingo ditu igande honetan AEBekin batera, baina Ipar Koreak gogor kritikatu du, eta bere uretan sartuz gero "erruki barik" egingo duela eraso ohartarazi du.

Piongiangek ez du onartzen NBEk 1953am bi Koreen artean ezarri zuen muga, bere kostaldetik gertuegi dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea