Mundua -

Gatazka Saharan

Hiru milioi marokoar, Casablancan, PPren kontrako manifestazioan

Polisarioaren esanetan, Marokok bere gaitz guztien "errudun" bezala hartu du Espainiako PP; horrela, egindako hutsetaz arduratzea saihesten duelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi milioi eta erdi eta hori milioi marokoar bildu ditu Casablancan egindako PPren kontrako manifestazioak. Protesta horren bitartez, "Espainiako PPk Marokoko interesen kontra antolatutako gorroto kanpaina" salatu nahi izan dute.

Horretaz gain, Europako Parlamentuak Aiauneko kanpamentuaren desegitearen inguruan hartutako erabaki "bidegabea" ere salatu dute.

Bestalde, Mohamed Abdelaziz Polisarioaren idazkari nagusia eta Saharako Errepublika arabiar eta Demokratikoko presidentearen ustez, Marokok Espainiako alderdi popularrari gertatutako guztiaren errua botatzeko aukera ikusi dute, Saharan egindakoen inguruko salaketak gainetik kenduz.

"Jarrera honekin errua hirugarren bati bota nahi diote, berdin zaie gobernuak, alderdi politikoak, Giza Eskubideen erakundeak, edo prentsa hedabideak izan. Gauza, egindakoaren ardura hirugarren bati botatzea", azaldu du Abdelazizek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea