Mundua -
Hauteskundeak
Hauteslekuak itxi dituzte Libanon
3,5 milioi libanoar zeuden bozkatzera deituta, 128 diputatu aukeratzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Libanon hauteslekuak itxi dituzte igande honetan, 07:00etan (16:00 GMT), gertaera larririk gabeko egunaren ostean.
Libano Irratiak esan duenez, agintariek ez dute erabakirik hartu botoa emateko ordutegia zabaltzearen inguruan, Hizbula talde xiitak hala eskatu ostean, "izan den partaidetza baxua dela eta".
Hizbulan Barne Ministerioari bozkatzeko epea luzatzea eskatu dio, "nahi zuen orok bozkatu ahal izateko", Naim Kasem xekeak, taldeko idazkariorde nagusiak esan duenez.
Hauteslekuak 07:00etan (04:00 GMT) ireki eta 19:00etan itxi dituzte. 3,5 milioi libanoar zeuden bozkatzera deituta, 128 diputatu aukeratzeko.
Agintariek aurreikusi dutenez, behin-behineko emaitzak gauerdia (21:00 GMT) pasatu ostean zabalduko dira.
Partaidetza 12:00etan (09:00 GMT) % 9 eta 20 artean zegoen, Barne Ministerioaren kalkuluen arabera.