Mundua -
Atxilotzeko agindua
Wikileaksen sortzailea eta Erresuma Batuko Polizia, bilera prestatzen
Segurtasun indarrek behar duten informazioa "ematea" da Julian Assangeren asmoa; baina, oraingoz ez dakite noiz eman daitekeen bilera hori.
Erredakzioa
Julian Assange Wikileaksen sortzailearen abokatu batek jakinarazi duenez, Australiako kazetaria bilera bat prestatzen ari da Erresuma batuko Poliziarekin; Suediak atxilotzeko emandako agindua Erresuma Batura heldu ostean, Assangek Britainia Handiko Poliziaren galderei erantzun nahi die.
"Julian Assangeri ez zaio ezer leporatu", esan du Mark Stephens abokatuak BBC telebista katean. Segurtasun indarrek behar duten informazioa "ematea" da Julian Assangeren asmoa; baina, oraingoz ez dakite noiz eman daitekeen bilera hori.
Wikileaksen sortzailea atxilotzeko Suediak emandako agindua atzo heldu zen Erresuma Batura.
Antza denez, Assange Ingalaterran ezkutatua dago, eta baliteke datozen orduotan agertzea. Poliziak aurkitzen badu, baliteke 24 ordutan epailearen aurrean deklaratzea, Suediara estraditatua izan baino lehen.