Mundua -

Venezuela

Helicoiden dauden 72 presoak beste kartzela batzuetara eramango dituzte

Presoek protesta hasi zuten asteazkenean zentroetan jasaten dituzten tratu txarrak salatzeko.

Agenteak, kartelaren kanpoaldean. Argazkia: EFE
Agenteak, kartelaren kanpoaldean. Argazkia: EFE

agentzeak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tarek William Saab Venezuelako fiskal nagusiak jakinarazi duenez, Helicoiden, Inteligentzia Zerbitzu Bolivartarreko egoitzan, dauden 72 presoak beste espetxe batzuetara eramango dituzte.

"Helicoiden atzo instalatu ostean, Ministerio Publikoaren eta espetxe sistemaren lan mahai batek, Justizia Auzitegi Nagusiaren babesarekin, 72 preso beste presondegi batzuetara eramatea adostu du", zehaztu du fiskal nagusiak, AVN albiste agentziaren arabera.

Saaben esanetan, Ministerio Publikoko medikuek azterketa egiten ari dizkiete presoei, Giza Eskubideetan adituak diren fiskalekin batera, atxilotuak egoera onean daudela baieztatzeko, lekuz aldatu aurretik.

"Une honetan, lekuz aldatuak izango diren presoak gure erakundeko medikuen azterketan daude, Giza Eskubideen adituak diren fiskalekin, hurrengo orduotan erabakitzekoak diren zentroetara bidaltzeko", baieztatu du.

Helicoiden zeunden presoek protesta "baketsua" hasi zuten "baldintza justuak" eskatzeko, Patricia Gutierrez DanielL Ceballos oposizioko kidearen emazteak ostegunean adierazi zuenean. Ceballosek erasoak eta torturak salatu ditu.

Protesta asteazkenean hasi zen, eta matxinada Helicoideko agenteak desegiten saiatu ziren. Liskarrak areagotu egin ziren Gregory Sanabria Tachirako ekintzaile gazteak jipoia pairatu ondoren. Presoek perdigoiak eta gas negar eragilea haien aurka erabiltzen dituztela salatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioartea Presoak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Espetxeen albisteak gaur