Mundua -
BELGIKA
Liejako tiroketaren egileak beste pertsona bat hil zuen bezperan
Belgikako Justizia ministroak jakitera eman duenez, Benjamin Hermanek etxebizitza baten barruan hil zuen gizon bat, astelehenean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Benjamin Hernan Liejan (Belgika) atzo izandako tiroketaren egileak astelehenean beste pertsona bat hil zuela esan du Jan Jambon Justizia ministro belgikarrak. Hiru pertsona hil zituen Hernanek Liejan, eta ondoren bera hil zuen Poliziak.
Bel RTL irrati-kateari eskainitako elkarrizketa batean, Jambonek ziurtatu du Michael Wilmet preso ohiaren gorpua aurkitu zutela atzo haren etxebizitzan, Luxenburgon, eta hiltzailea Hernan dela jakiteko frogak dituztela.
Justizia ministroaren arabera, buruan kolpe bat jaso ondoren hil zen Wilmet. Hilketaren arrazoiak argitzeko ikerketa zabaldu dute.
30 urte zituen Wilmetek, eta drogarekin lotutako delituengatik aurrekariak zituen. Zaintzapeko askatasunean zegoen.
Jambon ministroak zehaztu duenez, Wilmet hil eta biharamunean izan zen Liejako tiroketa.