Mundua -

Belgika

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroketa batean, Liejan

Tiroketan, Poliziak tiratzailea hil du. Antza denez, gizonak "Ala handiena da" oihukatu du. Belgikako Fiskaltzak terrorismotzat jo du erasoa.

lieja atentatua

Gizon batek hiru pertsona hil ditu Liejan, tiroketa batean

1:39

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil dira Lieja (Belgika) hirian izan den tiroketa batean, zenbait hedabideren arabera. Hildakoak bi polizia, zibil bat eta horien aurka tiro egin duen beste gizon bat dira. Erasotzailea polizien tiroek jota hil da.

Belgikako Fiskaltza federalak terrorismo erasoa izan dela uste du, eta ildo horretatik ari da ikertzen, Ministerio Publikoak La Libre Belgique esan dionez.

Poliziaren esanetan, La Libre egunkariak aireratu duenez, gizonak "Ala handiena da" oihukatu du tiroketan. Le Soir egunkariaren arabera, beste bi agente ere zauritu dira.

Antza denez, erasotzaileak emakume bat atxiki du institutu baten atarian, tiroketaren ostean. 10:30 inguruan hasi da tiro egiten eta, ordu erdi beranduago, Poliziak tiroz hil du.

Ez da zentro horretako ikaslerik zauritu, Herve Jamar Liejako probintziako gobenadoreak Twitterren duen kontuan azaldu duenaren arabera.

"Elkartasuna adierazten diegu Liejako ekintza krudel horren biktimei. Zehatz-mehatz zer gertatu den ikertzen ari gara", esan du Jan Jambon Belgikako Barne ministroak aipatutako sare sozialean esan duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Belgika Atentatuak Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur