Mundua -
AFGANISTAN
Polizia bat eta hamar matxino hil dira tiroketa batean Kabulen
Leherketa bat gertatu da Afganistango Barne Ministerioaren egoitzan eta ondoren tiroketak izan dira erasotzaileen eta segurtasun indarren artean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Leherketa bat gertatu da asteazken honetan Kabulen, Afganistango Barne Ministerioaren egoitzan, Jaama albiste agentziak jakinarazi duenez. Horren ondotik erasotzaileen eta segurtasun indarren arteko enfrentamendua hasi da eta horren ondorioz, polizia bat eta hamar matxinoak hil dira.
Jaama albiste agentziak aipatutako lekukoen arabera, tiroketak izan dira erasotzaileen eta segurtasun indarren artean.
Najib Danish Barne Ministerioko bozeramaileak azaldu duenez, erasotzaileek lehen kontrol postua gainditu dute, eta bi aldeak tiroka ibili dira.
Ministerioko bozeramailearen esanetan, iaz inauguratu zuten Barne Ministerioaren egoitza irmoki babestuta dago, eraikin nagusira iritsi aurretik hainbat segurtasun kontrol daude eta, beraz, oso zaila da aurrera egitea. "Ez da kezka iturri bat guretzat, egoera kontrolpean dago", azpimarratu du.