Mundua -

Ukraina

Babchenko Errusiako kazetariak agerraldia egin du, bart hiltzat eman ondoren

Ukrainako Segurtasun Zerbitzuarekin elkarlanean, bere kontrako eraso bat saihesteko operazioan parte hartu duela onartu du kazetariak. Antza denez, Errusiako zerbitzu sekretuek hil nahi zuten.

Arkadi Babchenko Errusiako kazetariaren agerraldia. Irudia: Agentziak
Arkadi Babchenko Errusiako kazetariaren agerraldia. Irudia: Agentziak
Arkadi Babchenko Errusiako kazetariaren agerraldia. Irudia: Agentziak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkadi Babchenko Errusiako kazetaria hiltzat eman zuten bart. Asteazken honetan, ordea, agerraldia egin du Kieven, kazetarien aurrean.

"Oraindik bizirik nago, gogoekin geratu dira", adierazi du kazetariak. Azken bi hilabeteetan, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuarekin (SBU) elkarlanean, bere kontrako eraso bat saihesteko operazioan parte hartu duela onartu du kazetariak. Antza denez, Errusiako zerbitzu sekretuek hil nahi zuten.

Vasili Gritsak SBUko zuzendariaren ahotan, “hilketaren” egilea atxilotu dute. Erasoa saihesteko pantomiman parte hartzeko bere burua eskaini zuen Babchenkok berak, Gritsakek azaldu duenez.

 

Babchenko: "Oraindik bizirik nago, gogoekin geratu dira"

 

Ukrainako segurtasun indarren babesa eskertu du Babchenkok. “Sentitu duzuenarengatik barkamena eskatu nahi dut. Nik adiskideak eta lankideak hobiratu behar izan ditut askotan”, ziurtatu du Babchenkok SBUren egoitzan, Ukrainako hiriburuan.

Ukrainako agintariek asteartean jakitera eman zutenez, Babchenko Errusiako kazetaria etxetik ateratzean hil zuten, Kieven. 2017ko otsailean Errusiatik ihes egin zuen Babchenkok, berak eta bere familiak mehatxuak jaso ondoren.

Babchenko bizirik dagoela eta hil ez dutela jakin ondoren, azken orduetan gertatutako guztia Ukrainako buruzagien propaganda maniobra bat izan dela ziurtatu du Errusiako Atzerri Ministerioak , Sputnik agentziak jakinarazi duenez.

Arkadi Babchenko Errusiako kazetaria. Artxiboko argazkia: EFE

BABCHENKO KAZETARIA EFE

BABCHENKO KAZETARIA EFE

Lore eskaintza Moskvorestsky zubian, Kremlinetik gertu. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Atentatuak albisteak Albisteak Kazetariak albisteak