Mundua -
Biktimak
Ehun pertsona inguru hil dira jada Guatemalako Fuego sumendiaren erupzioa dela eta
Nazioarteko herriek, batez ere ingurukoek, laguntza humanitarioa bidaltzen hasi dira, Guatemalak azken urteetan bizi izan duen ezbeharrik txarrenetarikoa izan baita.
Agentziak | Erredakzioa
99 pertsona hil dira jada Guatemalan Fuego sumendiaren erupzioa dela eta, Guatemalako agintariek jakitera eman dutenez.
Orain arte 75 hildako izan direla jakinarazi arren, azken orduotan hildakoen kopuruak gora egin du.
Ezbeharraren ondorioz, gainera, 40 zauritu, 5.000 ebakuatu eta bi milioi kaltetu izan dira eta 200 lagun desagertuta daude, La Prensa bertoko egunkariak jakitera eman duenez.
Argazkia: EFE.
Nazioarteko herriek, batez ere ingurukoek, laguntza humanitarioa bidaltzen hasi dira, Jimmy Morales Guatemalako presidenteak ezbeharrari aurre egiteko diru nahikoa ez dutela onartu baitu.
Izan ere, Guatemalak azken urteetan bizi izan duen ezbeharrik txarrenetarikoa izan baita. Gobernuak larrialdi egoera ezarri du eta hiru dolu egun iragarri ditu.