Mundua -

Saharako gatazka

Marokok Saharan sartzea eragotzi dio Euskal Fondoaren misio bati

Delegazioa hegazkinetik jaitsi eta berehala atxiki dute. Pistan ordubete itxaron eta gero, Lanzarotera zihoan hegaldi batean sartu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covadonga Solaguren diputatu arabarra buru zuen Euskal Fondoaren misioari ekialdeko Saharan sartzea eragotzi diote Markoko agintariek.

Arabako Foru Alduandiak jakinarazi duenez, hegazkinetik jaitsi eta berehala atxiki dituzte eta pistan ordubetez egon ondoren, Lanzarotera zihoan hegaldi batean sartu dituzte.

Euskal Fondoaren kideek Marokok "nazioarteari sahararren egoeraren berri eman nahi dutenei oztopoak jartzen jarraitzen duela" salatu dute.

Misioa Ainhoa Beola zinegotzi donostiarrak, Peio Lopez de Munain gasteiztarrak eta Juan Jose Olaizola Usurbildarrak osatzen zuten. Euren asmoa ekialdeko Saharako lurraldean nazioarteko begiraleak eta hedabideak egotea exijitzea zen, informazio "egiazkoa eta independentea" bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea