Politika -

Mendebaldeko Sahara

Aaiunen jazotakoaren gainean 'gardentasuna' eskatu du Europak

NBEk bultzatutako Rabaten eta Fronte Polisarioaren arteko negoziazioetan "lagundu" dezala eskatu dio Marokoko Kanpo Arazoetako ministroak EBri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sahararen aldeko kanpalekuaren husteak eragindako istiluen gaineko ''gardentasuna'' eskatu du Europar Batasunak. Azaroaren 8an jazo zen Aaiungo kanpoaldean.

NBEk bultzatutako Rabaten eta Fronte Polisarioaren arteko negoziazioetan "lagundu" dezala eskatu dio Marokoko Kanpo Arazoetako ministroak EBri.

"Garrantzitsuena negoziazioak dira, eta Aaiunen istiluak zelan jazo ziren kontatzeko eta egia berrezartzeko aukera izan dugu", azaldu du ministro marokoarrak.

Steven Vanackere Belgikako Kanpo Arazoetako ministroa eta lehen ministrordearen hitzetan, "Aiunen izan zen indarkeria deitoratu du Marokok", eta EBk negoziazioei babesa ematen diela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea