Mundua -

New Yorken

Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilera, Koreako krisiaren inguruan

Nazio Batuen Elkarteak bilera deitzea erabaki du Bill Richardson diplomatiko estatubatuarrak egoera "bolbora ontzi" batekin konparatu ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEren Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du Koreako penintsulan bizi duten tentsioa aztertzeko. Tentsio horrek gora egin du Hego Koreak eta AEBk egindako maniobren eta Ipar Koreak maniobra horiei erantzuteko mehatxuen ondorioz.

Diplomaziaren iturriek konfirmatu dutenez, bilera NBEk New Yorken duen egoitzan egingo dute 17:00etatik aurrera.

Iragarpen honekin, NBEk Bill Richardson diplomatiko estatubatuarrak irudikatuko egoerari erantzuna eman nahi diote. Richardsonek Pyongyang bisitatu zuen Ipar Korea eta Hego Korearen arteko tentsioa murriztu nahian. Han ikusitakoa "bolbora ontzia" zela esan zuen diplomatikoak eta Ipar Koreako Gobernuari Seuleko maniobra militarrak onartu eta "neurriz jokatzeko" eskatu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea