Mundua -
Venezuela
17 pertsona hil dira Caracasen, festa batean gas pote batek eztanda egin ostean
Ihesaldia eskolako ikasturte amaierako festa batean izan da; 500 gonbidatu inguru zeuden bertan.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 17 pertsona hil dira, horietatik zortzi adin txikikoak, larunbat honetan, Caracasen, ikasturte amaierako festa batean ihesaldi bat sortuta, gas negar-eragileko bonba batek eztanda egin ostean, Nestor Reverol Venezuelako Barne ministroak jakitera eman duenez.
Beste bost pertsona zauritu dira, horietako bat larri, Reveroek azaldu duenez. Halaber, festara 500 gonbidatu inguru joan direla nabarmendu du, horietako asko adin txikikoak.
"Oraingoz zazpi pertsona atxilotu ditugu, eta horien artean bi adingabe daude", esan du ministroak. Adin txikiko horietako bati gas lehergailua “jaurti duen pertsona” izatea leporatu diote.
Reverolek esan duenez, gertaera goizaldean izan da, El Paraiso klub sozialean, Caracas mendebaldean. Hainbat eskolen jaia ospatzen ari ziren bertan.
Atxilotuen artean elkarte sozialaz (itxi egin dute) arduratzen den pertsona dago "armak kentzeko eta kontrolatzeko legeak neurriak oso argi uzten dituelako tokietan su-armak sartzea ekiditeko".