Mundua -
Ekainaren 17an
Duque eta Petro aurrez aurre, Kolonbiako hauteskundeen bigarren itzulian
36 milioi kolonbiar baino gehiago daude deituta botoa ematera Santosen ondorengoa hautatzeko. Abuztuaren 7an utziko du honek Nariñoko Etxea.
Agentziak | Erredakzioa
Kolonbian presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute igande honetan. Herritarren arreta osoa lortu dute, emaitzen araberakoa izango delako Juan Manuel Santosen Gobernuak hasitako bake prozesuaren norabidea.
36 milioi kolonbiar baino gehiago daude deituta botoa ematera Santosen ondorengoa hautatzeko. Abuztuaren 7an utziko du honek Nariñoko Etxea, 2015eko erreforma konstituzionalak berriro presidente izateko aukera debekatu zuelako.
Utzi duen ondarea Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileekin 2016an sinatutako akordioa da, lau urteko negoziazioen ostean Habanan. 300 orrialde inguruk posible egin dute herrialdeko lehen gerrillaren desagerpena.
Bakeak nazioarteko txaloak ekarri zizkion, Nobela irabaztera iritziz. Kolonbiarrak, aldiz, eszeptiko azaltzen dira. Gatazka armatuko 50 bat urte inguru izan ostean, zortzi milioi biktimekin, batzuek gerrillak gaitzespen handiagoa jasoko zuela espero zuten.
Eztabaida hau hauteskundeetako borrokan islatuta geratu da. Maiatzaren 27ko lehen itzulian bi ikuspegi ezberdin dituzten hautagaien alde atera zen bozketa: Ivan Duque, Alvaro Uribe eta Andres Pastrana presidente ohiek sortutako koalizio kontserbadorekoa, eta Gustavo Petro, Kolonbiako ezkerreko ordezkaria.