Mundua -

Ospakizuna

Emakumeek dagoeneko ahal dute Saudi Arabian gidatu

Hainbat emakume saudiarabiar autoa gidatzen irten dira kalera, gidatzeko debekua kendu den lehen eguna ospatzeko.

Hainbat emakume saudiarabiar gidatzera irten dira. EFE
Hainbat emakume saudiarabiar gidatzera irten dira. EFE
Hainbat emakume saudiarabiar gidatzera irten dira. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat emakume saudiarabiar autoa gidatzen irten dira kalera, igande honetan, gidatzeko debekua kendu den lehen eguna ospatzeko.

Irailean bultzatu zuten legea, eta, horren arabera, legedia “berdina izango da gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat”. Igande gauerdi honetan sartu da indarrean.

Atzerriko gidabaimenak baliozkotu eta bertako identifikazioak jaso ahal izan dituzten emakumeak izan dira lehenak bolante aurrean jartzen, ekainak 24 dituen honetan.

Orain arte, Saudi Arabia zen emakumeei gidatzea debekatzen zien herrialde bakarra. Mohamed bin Salman Saudi Arabiako oinordeko printzeari esker egin zen aldaketa, izan ere, agintarien 2030 Ikuspegia izeneko ekimena bultzatzen du.

Emakumeak herrialdean duen estatus soziala aldatzea aurreikusi du programak. Saudi Arabiak emakumeentzako legedi murriztaileenetako bat du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Saudi Arabiari buruzko albisteak