Mundua -

Defentsa eta Inteligentzia

Aliantza militar berria osatu dute Europako bederatzi herrialdek

Macronen ekimena da. Horrela, Frantziak, Espainiak, Herbehereek, Erresuma Batuak, Alemaniak, Belgikak, Portugalek, Danimarkak eta Estoniak sinatu dute akordioa.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Margarita Robles Defentsa ministroak Luxenburgon, astelehenean, iragarri zuenez, Defentsa erronkei aurre egiteko eta premiazko Inteligentzia operazioak aurrera eramateko foro bat sortzea adostu dute Frantziak, Espainiak eta beste zazpi herrialdek.

“Frantziarekin batera konpromiso estrategiko bat hartu dugu, Inteligentzian eta Defentsan konpromisoaren kultura bultzatzeko foro bat sortzeko”, azaldu zuen ministroak komunikabideen aurrean.

Erresuma Batuak, nahiz eta Brexitaren atarian izan, Alemaniak, Belgikak, Portugalek, Danimarkak eta Estoniak ere sinatu dute akordioa.

Roblesen hitzetan, “erronka oso garrantzitsuak ditugulako eta Espainiak protagonismoa izango duelako” indarrak batzea erabaki dute. Emmanuel Macron Frantziako presidentearen ekimena izan da. “EBrentzako funtsezkoa da”, ziurtatu zuen Defentsa ministroak.

NATOn eta Defentsan Espainiaren papera goraipatu zuen ministroak, “ez bakarrik indar armatuen gaitasunagatik, espazio geopolitiko eta geografikoagatik baizik”. Espainia 22 bake misiotan parte hartzen ari dela nabarmendu zuen Roblesek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Belgika Erresuma Batua Espainia Alemania Frantzia Herbehereak Albisteak Portugal