Mundua -

Migrazio krisia

Etorkinak hirugarren herrialdeetan lehorreratzea du helburu EBk

Halaber, Europar Batasunean mugitzen diren migratzaileak gehien interesatzen zaien lekuan asiloa eskatzea ekiditeko, kide diren Estatuen artean bi aldeko itunei argi berdea ematea aurreikusi du.

Europar Batasunaren goi-bileran immigrazioaren gaia jorratuko dute. EFE
Europar Batasunaren goi-bileran immigrazioaren gaia jorratuko dute. EFE
Europar Batasunaren goi-bileran immigrazioaren gaia jorratuko dute. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) buruek migratzaileak atzerrian "lehorreratzeko platormak" sortzea babestea aurreikusi du ostegun honetan. Halaber, EBn mugitzen diren migratzaileak gehien interesatzen zaien lekuan asiloa eskatzea ekiditeko, kide diren Estatuen artean bi aldeko itunei argi berdea ematea aurreikusi du.

Bi neurri horiek ekainaren 28ko eta 29ko Europako goi-bileraren ondorioen zirriborroan aipatzen dira. Bilera batik bat immigrazioaren gaia jorratuko dute, baina "Brexit"aren negoziazioei, eurogunearen erreformari eta merkataritza globalari buruz ere eztabaidatuko dute.

Ebtik kanpo etorkinak "lehorreratzeko plataformak" aztertzeko idea lehengo astean filtratu zitzaion prentsari, eta Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak iragarri zuen asteazken honetan, EBko buruei luzatutako gonbidapen-eskutitzean.

Tuskek azaldu zuenez, "ahal izanez gero" plataforma horiek Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziarekin eta Migrazioentzako Nazioarteko Erakubndearekin elkarlanean garatu beharko lirateke.

Erakunde humanitario batzuek, besteak beste, Human Rights Watchek, atzerrian zentro itxiak sortzearen arriskuaren berri eman dute, izan ere, migratzaileek asiloa eskatzeko izapideak gauzatzen dira, eta epe luzez egon ahal daitezke bertan, legezko bermerik gabe.

Europako iturriek asteazkenean esan zuten plataformen "kontzeptua aztertzeari" ekingo zioetela, eta hirugarren herrialdeetan migratzaileen "esparruak" sortzean oinarrituko ez dela nabarmendu zuten.

Halaber, migratzaileak trafikatzeko negozioari aurre egitea eta itsasoan biziak galtzeko tragediari amaiera jartzea dute helburu.

Bestalde, legez kanpoko immigrazioari aurre egitera soilik zuzendutako funtsa sortzeko proposamena egin zuen asteazkenean Europar Kontseiluko presidenteak, 2017-2021 aurrekontuen baitan; jatorrizko herrialdeen eta migrazio fluxuen zirkulaziokoen arteko lankidetza bultzatzea ere proposatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak