Mundua -

WikiLeaks

Assangek 1,5 milioi dolar jasoko ditu bere biografia idazteagatik

Liburuaren salmentengatik lortutako dirua Suedian bi emakume bortxatzeagatik irekita duen prozesu judizialaren gastuak ordaintzeko erabiliko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange WikiLeaksen sortzaileak 1,5 milioi dolarreko akordioa erdietsi du autobiografia idaztearen truke. Hori da, hain zuzen, The Times egunkari britainiarrak igandeko edizioan publikatutako albistea.

Assangek adierazi duenez, liburuaren salmenten diruarekin Suedian bi emakume bortxatzeagatik irekita duen prozesu judizialaren gastuak ordainduko ditu.

"Ez dut liburu hau idatzi nahi, baina derrigortuta nago", esan du Assangek. "Dagoeneko 300.000 dolar gastatu ditut gastu legaletan eta nire burua defenditu behar dut, baita WikiLeaks lanean mantendu", gaineratu du. Assangek bere kontra egindako salaketa guztiak ezeztatu ditu.

Editore australiarrari 800.000 dolar ordainduko dizkio Alfred Knopf AEBetako editorialak eta beste milioi erdi Canongate britainiarrak. Guztira, eta bestelako akordioen zifrak kontuan hartuta, Assangek 1,5 milioi dolar jasoko ditu liburua mundu osoan publikatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea