Mundua -
Dardara
4,6 graduko lurrikara izan da El Salvadorren
Sismoak 72 bat kilometrora izan du hipozentroa, eta San Salvadorretik 38 kilometro ingurura epizentroa. Momentura arte jasotako informazioaren arabera, ez da zauriturik ez kalterik izan.
eitb.eus
Richter eskalan 4,6 graduko maila hartu duen lurrikara bat erregistratu dute El Salvadorren gaur, uztailak 12.
Dardarak 72 bat kilometrora izan du hipozentroa, eta San Salvadorretik 38 kilometro ingurura epizentroa. Sismoa hango 01:56ean izan da.
Momentura arte jasotako informazioaren arabera, ez da zauriturik ez kalterik izan.
Argazkia: EMSC
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea