Mundua -

FRANTZIA

Gutxienez pertsona bat hil da Frantzian, Munduko Futbol Txapelketaren ospakizunetan

Finalean 4 eta 2ko emaitzaz irabazi dio Frantziak Kroaziari, eta jaia lehertu da herrialde osoan. Dena den, istiluak ere izan dira hainbat hiritan.

Frantziak Munduko Futbol Txapelketa irabazi ostean, istiluak izan dira Parisen. Argazkia: EFE
Frantziak Munduko Futbol Txapelketa irabazi ostean, istiluak izan dira Parisen. Argazkia: EFE
Istiluak Frantzian, Munduko Futbol Txapelketaren ospakizunetan

1:18

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Moskun jokatu zen Errusiako Munduko Futbol Txapelketako finalean Frantzia 4 eta 2ko emaitzaz nagusitu zitzaion Kroaziari eta jaia lehertu zen Frantzia osoan. Hala ere, ospakizunetan gutxienez pertsona bat hil eta beste hainbat zauritu ziren.

Parisen, festagune nagusi bihurtu zen Eliseoko Zelaietan, kaputxa zeramaten dozenaka lagunek bertako komertzioei eraso egin zieten, sare sozialetan zabaldu diren argazkietan ikus daitekeenez. BFMTV telebista kateak berri eman duenez, Poliziak negarra eragiteko gasa erabili du erasotzaileak sakabanatzeko eta Garaipen Arkuaren inguruko etorbidea jendez husteko.

Annecy udalerrian 50 urteko gizonezko bat hil da kanal batera jauzi egin eta garondoan kolpea hartuta, Le Dauphiné Libéré hedabideak berri eman duenez.

Nancy hirian, ostera, gizonezko bat zauritu da Frantziaren garaipena ospatzen ari zela kamioi batetik erorita.

Bestalde, herrialdeko beste hainbat hiritan ere istiluak izan dira, Beauvais eta Lyon hirietan kasu, Poliziaren eta garaipena ospatzen ari ziren jarraitzaileen artean.

Frantziako agintariek 63.500 polizia, 46.500 jendarme, 44.000 suhiltzaile eta istiluen aurkako 143 unitate mobilizatu dituzte asteburuan. Munduko txapeldunak gaur iritsiko dira Parisera eta, hori dela eta, segurtasun neurriak indartuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko Futbol Txapelketa Nazioartea Zer gertatu da Parisen? Frantzia berriak Albisteak Gaur Albisteak