Mundua -

KUBA

Kubako Biltzar Nazionalak ezkontza homosexualak eta jabetza pribatua onartu ditu

Biltzar Nazionala osatzen duten 605 diputatuek aho batez onartu dute Konstituzioaren erreforma. Orain, erreformari buruzko herri galdeketa egingo dute abuztuaren 13tik azaroaren 15era bitartean.

Kubako Biltzar Nazionala. Argazkia: EFE
Kubako Biltzar Nazionala. Argazkia: EFE
Kubako Batzar Nazionalak Konstituzioa erreformatzeko proiektu bat onartu du

1:15

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kubako Biltzar Nazionalak aho batez onartu du Konstituzioaren erreformarako aurreproiektua, besteak beste, bikote homosexualen arteko ezkontzei eta jabetza pribatuari bide emango diena eta komunismo hitza testutik ezabatuko duena. Orain, kubatarrek beren oniritzia eman beharko diote Konstituzioaren erreformari, abuztuaren 13tik azaroaren 15era egingo den herri galdeketan. Ondoren, erreferenduma egingo dute Kubako Konstituzio berria berresteko, baina horretarako data zehazteke dago.

Herriak aldaketei argi berdea ematen badio, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legezkoak izango dira, Homero Acosta Kubako Estatu Kontseiluko idazkariak iragarri duenez.

Acostaren esanetan, homosexualen ezkontzak ahalbidetuko dituen erreforma bidezkoa da eta berdintasun, justizia eta gizatasun printzipioekin bat egiten du. Gaur egun indarrean dagoen Konstituzioa 1976koa da, eta geroztik 1992an eta 2002an moldatu dute.

Aurreproiektuak orain arteko Konstituzioaren 113 artikulu aldatzen ditu, 87 gehitu eta 11 kendu. Erreformaren helburua Kubako errealitatea ekonomiko, politiko eta sozialera eta nazioarteko egoerara egokitzea da Homero Acosta Estatu Kontseiluko idazkariaren arabera.

Ekonomia-arloan, "sozialismo" hitza aipatzen du, Estatu-politikaz hitz egiten duenean; orain arteko testuan, aldiz, 5. artikuluan, "gizarte komunista" zehazten du.

Gainera, hizpide duten Konstituzio berriaren 21. artikuluak "beste jabetza-modu batzuk" ere onartzen ditu; adibidez, kooperatiboa, jabetza mistoa eta jabetza pribatua.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Kubako presidente ohia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Kubako albisteak Latinoamerikako albisteak LGTBI+ albisteak