Mundua -

4.700 baserri itxita

Alemanian dioxina-tasa altuko oiloak aurkitu dituzte

Animalien pentsuaren bitartez sortzen den dioxinak eragindako kutsadurak Alemanian 4.700 baserri ixtea eragin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako medikuek dioxinen kutsaduraren kasuan lehenengo oiloak aurkitu dituzte; onartzen dena baino 2,5 aldiz dioxina gehiago dituzten arrautzak jartzen dituzte, Focus aldizkariak jakinarazi duenez.

Alemaniako Gobernuaren txosten baten arabera, hiru hegaztiren ehun adiposoetan 4,99 mokogramo gramoko tasa aurkitu dute.

Animalien pentsuek duten dioxinen bitartez egiten den kutsadurak Alemanian 4.700 baserri ixtea eragin du eta Europako beste hainbat herrialdeetara iritsi da: Erresuma Batua, Holanda eta Eslovakia.

Iturriek nabarmendu dutenez, kasu gehienak txerriak dituzten baserrienakdira, animaliak hiltzea eta haragia merkaturatzea debekatu diete, horren kontsumoak ez duela kalterik eragiten ziurtatu arte.

EuropakoBatzordea neurriak aztertzen ari da jan ezin diren grasak ekiditekoelikagaietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea