Mundua -

Justizia Auzitegi Gorena

Venezuelako Gorenak Borges atxilotzea agindu du, Maduroren aurkako atentatuagatik

Presidente venezuelarraren aurkako atentatuan parte hartu zuela uste dute, Juan Requesensek bezalaxe. Requesens atxilotuta dago jada.

Borges, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Borges, hitzaldi batean
Borges, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak Julio Borges oposizioko kide eta parlamentuko presidente ohia atxilotzea agindu du, Nicolas Maduro presidentearen aurkako atentatuan parte hartu duelakoan.

"Julio Andres Borges Juyenten aurkako prozesuen akten analisiak agerian utzi du Nicolas Maduro Moros hiritarraren aurkako gizahilketa saiakeran parte hartu zuela", adierazi du Gorenak ohar baten bidez.

"Prozesu goria" denez, ez zaio aurreko epaiketarik egin behar, "hori dela eta, epaiketa" ohiko auzitegietan egingo da eta "Asanbleako kidea berehala atxilotzea agindu" du, Borges Venezuelan ez badago ere.

Era berean, "terrorismo delitua, terrorismoa finantzatzea eta gaizkile talde" baten kide izatea ere egotzi diote.

Astearte gauean, estatuburuak Borges eta Juan Requesens atentatuan parte hartu izana leporatu zien.

Bestalde, bi politikarien alderdiak, Lehenengo Justiziak, salatu duenez, Requesens bere etxean atxilotu zuten Inteligentzia Zerbitzu Bolivartarreko agenteek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro