Mundua -
Lege-proiektua
Alemaniako Gobernuak hirugarren sexua jaiotza-erregistroan sartzea onartu du
Onarpenaren ostean, lege-proiektua Parlamentuan azkar izapidetzea aurreikusi dute, beraz, 2019 urte hasierarako indarrean sartu liteke.
Agentzia | Erredakzioa
Alemaniako Gobernuak hirugarren sexua jaiotza-erregistroan sartzeko lege-proiektu bat onartu du asteazken honetan, "beste bat" edo "desberdina" deiturapean.
Neurria Auzitegi Konstituzionalak 2017an emandako epaiaren jarraipena da; Administrazioari jaiotza-erregistroan hirugarren aukera bat ematea eskatzen zion, eta horrekin izen-emate positiboa ahalbidetzea ez sexu maskulinoa ezta femeninoa ere ez dagokien pertsonei.
Onarpenaren ostean, lege-proiektua Parlamentuan azkar izapidetzea aurreikusi dute, Stefen Seibert Gobernuko bozeramaileak esan duenez, beraz, 2019 urte hasierarako indarrean sartu liteke.
"Indarrean dagoen legedia gaurkotzeko garaia da behingoz", adierazi du Justizia ministroak, Katarina Barley sozialdemokratak. Departamentu horri egokitu zaio proiektua egitea.
Konstituzionalaren epaiak zioenaren arabera, nortasunaren babesaren eskubide konstituzionalarekin ados, ez gizon ez emakume ez diren pertsonak haien genero-identitatea inskribatzeko eskubidea dute modu "positiboan" jaiotza-erregistroan.
Epaia pauso bat gehiago izan zen Alemanian intersexualen eskubideen aitorpenean, 2013an legezko erreforma bat onartu ostean, jaioberrien gurasoei haien seme-alabak gizon ala emakume bezala nahitaez ez erregistratzea ahalbidetzen ziena, haren generoa zein zen argi zehaztu ezin bazen.