Mundua -

Tragedia Italian

Italiak larrialdi egoera ezarri du Genovan 12 hilabetez

Halaber, Gobernuak bost milioi euro bideratuko dituela iragarri du premiazko jardueretarako. Gutxienez 38 pertsona hil eta 16 zauritu dira, ezbeharraren ondorioz.

Morandi zubiaren hondakinen bistak, Genovan. EFE
Morandi zubiaren hondakinen bistak, Genovan. EFE
Desagertutakoen bila jarraitzen dute Genovako zubian

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Gobernuak larrialdi egoera 12 hilabetez Genovan zubia erori zen gunean, asteazken honetan, eta bost milioi euro bideratuko dituela iragarri du premiazko jardueretarako. Gutxienez 38 pertsona hil eta 16 zauritu dira, ezbeharraren ondorioz.

Behin-behineko balantzearen arabera, 38 pertsona hil dira, horien artean 8, 12 eta 13 urteko umeak daude, Gobernuak Genovan duen Ordezkaritzak esan duenez.

Gainera, hamasei pertsona zauritu dira, horietatik bederatzi larri; hiru larri egotetik irten dira azken orduotan.

Ezbeharra Morandi zubiko (1960ko hamarkadan eraiki zuten) ehun bat metroko zati bat erori zenean gertatu zen. Une horretan bertatik zihoazen autoak lurperatu zituen.

Zubia hiriko gune batetik pasatzen da, eta merkataritza-guneak daude bertan, baita eraikinak eta industria eremuak ere. Larrialdi zerbitzuak erorketa gehiago izateko beldur dira, ondorioz, 634 pertsona etxetik atera dituzte.

Gehienek senideen etxean igaro dute gaua, Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak prentsaurrekoan jakitera eman duenez. Bat-batean egin dituzten kanpamenduetan geratu dira beste batzuk, udalak erraztu du zentro horiek jartzea.

Ezohiko plana

Halaber, Gobernuak ezohiko plan bat garatuko du, herrialdeko azpiegitura guztietan kontrolak egitea aurreikusten duena. "Asko 50 eta 70 urteen artean eraiki zituzten, eta zertxobait degradatuta daude".

Komisario bat izendatuko dute, zubia berriro eraikitzeko obren garapen egokia zaintzeko. Horren finantzaketan, zati batean, Autostrade konpainiak hartu beharko du parte, nabarmendu du Gobernuak.

Azpiegitura ministroak asteazken honetan emakidadunaren zuzendarien dimisioa eskatu du. Horrek esan duelako zubiaren bide-zorua egonkortzeko lanean ari zela uneotan.

Lanek etengabeko ikuskapena zutela nabarmendu du enpresak, eta zubiari zegozkion aldizkako kontrolak egin zizkiotela, herrialdeko araudian jasota daudenak.

Zubibidearen azpiko etxeak ez dira habitagarriak izango

Liguria eskualdeko presidente Giovanni Totik esan duenez, urtea amaitu aurretik etxeak emango dizkie euren etxebizitzetatik atera behar izan dituzten 311 familiei; izan ere, zubibidearen azpiko eraikinak ez dira, aurrerantzean, habitagarriak izango.

Horrela, euren etxeetatik atera zituzten 632 lagunak, 311 familia guztira, ez dira orain arteko etxeetara bueltatuko. Fillak kalea, Sampierdarena auzoan, desagertuko da, bertako etxeak eraitsiko dituztelako; Matteo Salvini Barne ministroak ere hala aurreratu zuen.

Gainera, Genovako fiskal nagusi Franceso Cozzik azaldu du aukera dagoela 10-20 desagertu egoteko, oraindik, zubiaren hondakinetan.

Suhiltzaileek 48 ordu daramatzate lanea, etengabe, desagertuen bila; autobide-zati honetako segurtasun-kamerak ari dira aztertzen, xede izanik jakitea, zehazki, zenbat auto zeuden zubian, hori behera erori zen unean.

Oraingoz, ez dago desagertu-kopuruaren gaineko datu zehatzik; izan ere, turista asko joan ohi dira gune horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia