Mundua -

76 urterekin

Aretha Franklin zendu da, 'Soularen erregina'

Bere agentearen hitzetan, lagun eta familiaz inguraturik hil da, pankreetako gaitzak jota.

Aretha Franklin, la 'Reina del Soul'.
Aretha Franklin, la 'Reina del Soul'.
Aretha Franklin, 'Soularen erregina', hil da

1:44

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aretha Franklin abeslari estatubatuarra, "Soularen erregina" gisa ezaguna zena, 76 urterekin zendu da Detroiten, bere etxean, Gwendolyn Quinn agenteak adierazi duenez.

Agente horren hitzetan, lagun eta familia ondoan zuela hil da, pankreako gaitzak jota.

1942an jaio zen, Memphisen (Tennessee, AEB), eta 50eko hamarkadatik zeraman musikaren munduan. 18 Grammy irabazteaz gain, bere lanik arrakastatsuenak "Respect" eta "Spanish Harlem" izan dira.

Hollywoodeko izarren kale ezagunean, berea jaso zuen 1979an, eta rock and roll munduko izarren artean kokatu zen aurreneko emakumea izan zen 1987an.

Besteak beste, Bill Clinton eta Barack Obama AEBko presidente ohien inbestidura saioetan abestu zuen. Izan ere, musikaren historiak inoiz ezagutu duen ahots ederrenetako bat zuen Franklinek, eta milioika jarraitzaile zituen nazioartean.

2017ko azaroan eskaini zuen bere azken kontzertua, Elton Johnek hiesaren aurka Ameriketako Estatu Batuetan antolatutako gala batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak