Mundua -
Haiti
Haitiko diktadore ohia aske, epailearen aurrean deklaratu ostean
Jean Claude Duvalier, diktadore ohiari, boterean egon zenean ustelkeria delituak egin izana egozten diote. Lau orduz deklaratu ostean aske geratu da epaiketaren zain.
Erredakzioa
Haitiko diktadore ohia, Jean Claude Duvalier, "Baby Doc" ezizenez ezaguna, behin-behinean aske geratu da. Bere agintaldian (1971-1986) ustezko ustelkeria, lapurreta eta bidegabeko jabetza egitea egozten diote.
Lau orduz Port-ou-Princeko Justizia epaitegian deklaratu eta gero aske geratu da baina auzipetuta. Bere abokatu batek, ordea, behin betiko aske geratu dela azpimarratu du irrati kate batean.
Joan den igandean, Baby Doc, sorpresan itzuli zen Haitira. Oraindik ez dago argi zergatik itzuli den karibeko lurraldera, atzeratu egin baita bere itzulera argitzeko eman behar zuen prentsaurrekoa.