Mundua -

4 kategoria

Florence urakanak hainbat egunez astinduko du AEBko hego-ekialdea

Donald Trumpek larrialdi-egoera ezarri du Ipar Carolinan, Hego Carolinan eta Virginian. Aurreikuspenen arabera, itsaski eta euri-jasa handiak eta uholde-urak ekarriko ditu.

Personas evacuadas por el huracán. Foto: EFE
Personas evacuadas por el huracán. Foto: EFE
Florence urakan 'izugarriak' AEBko hego-ekialdea egunetan astinduko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Florence urakana AEBko hego-ekialdeko kostaldera hurbiltzen ari da pixkanaka. Litekeena da, sei hamarkadaren ostean, Ipar Carolina astintzen duen 4 kategoriako lehen ekaitza izatea aipatutakoa. Aurreikuspenen arabera, itsaski eta euri-jasa handiak eta uholde-urak ekarriko ditu Florencek.

Hain zuzen ere, urakana iritsi aurretik, haize zakarra eta olatu izugarriak izango omen dira Ipar Carolinan, Hego Carolinan eta Virginian. Urakanen Zentro Nazionalak iragarri duenez, euriteek barrualdean ere kalteak eragin ditzakete; hainbat kilometrotara dauden lurralde askotan, esaterako.

Florence iristeko ordu asko falta badira ere, agintariak neurri bereziak hartzen ari dira, biktimarik egon ez dadin. Hartara, kostaldean bizi diren pertsona askok etxetik alde egin behar izan dute. Gainera, zenbait unibertsitate, ikastetxe eta lantoki itxi dituzte. Izan ere, 225 kilometro orduko abiadura hartuta, 4 kategorikoa da dagoeneko Saffir-Simpson eskalan (bost kategoria ditu). Meteorologoen aurreikuspenen arabera, urakanak egun batzuk beharko ditu indarra galdu eta kategoria horretatik jaisteko.

Horren aurrean, AEBko Gurutze Gorriak esan du 700 langile bidali dituztela bertara, eta etxetik atera ezin dutenak hartzeko babeslekuak prestatzen ari direla. Bestalde, Hamptongo (Virginia) ospitale batek toki seguruago batera eraman ditu bertan zeuden gaixoak.

Trumpek larrialdi-egoera ezarri du

Trumpek larrialdi-egoera ezarri du Ipar Carolinan, Hego Carolinan eta Virginian.

"Ez gaude ahalik eta bitarteko gutxien erabiltzen. Honi aurre egiteko prest gaude", esan du Trumpek Etxe Zuritik. Iaz kritika gogorrak jaso zituen Trumpek Puerto Rico astindu zuen Maria urakanaren aurrean AEBko Administrazioak emandako erantzunagatik. 3.000 herritar inguru hil ziren orduan ekaitzaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Urakanak