Mundua -
Italia
Berlusconiren festetara joaten ziren neskak etxetik aterarazi dituzte
Zortzi eguneko epean utzi beharko dute etxea higiezinen agentziak hala eskatuta. Auzotarrak aztoratzea leporatzen diete.
Erredakzioa
Silvio Berlusconi, Italiako Lehen Ministroaren festetan parte hartu zuten neska gazteek, antza, trukean agintariaren empresa taldeak Milanen eraikitako erresidentzia gune batean hartzen zuten ostatu. Orain, Rubyren eskandaluaren ostean, higiezinen agentziak etxeak uzteko agindua eman die eskutitz baten bitartez.
"Corriere della Sera"&' || 'nbsp; egunkariaren arabera, erresidentzia guneko administratzaileak zortzi eguneko epean etxeak utz dístatela eskatu die neskei.
"Corriere della Sera" egunkariak, Barbara Guerra, etxea uzteko eskatu dien nesketako baten adierazpenak jaso ditu. Hala erantzun du elkarrizketan: "Hemen dut higiezinen agentziak bidali digun eskutitza. Sisegaitza da, amesgaiztoa. Nik alokairua apirilerarte ordainduta daukat".
Antza, eskutitzean, auzotarrak aztoratzeaz salatzen dituzte.
Rubyren eskandalua aireratu zenetik, Berlusconiren festetan parte hartzen zutela jakin zenetik, prentsak jarraipen zorrotza egiten zien.