Mundua -

Italia

Berlusconik Rocco Siffredi porno-izarraren babesa jaso du

Inkesten arabera, "Ruby" kasuak ez dio lehen ministroaren zentro-eskuinari botorik kendu. Hala ere, inkestatuen % 49k dimisioa aurkeztu behar duela uste du, eta %45, berriz, kontrakoaren alde dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rocco Siffredi aktore pornoak Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroaren alde egin du. Berlusconi sexu-iskanbilen protagonista nagusia bihurtu da azken asteetan eta adingabeko prostituta batekin harremanak izatea leporatu diote.

The Observer egunkari britaniarrak argitaratutakoaren arabera, Siffrediren hitzetan "italiarrak Silvio bezalako pertsona batez arro daude; 74 urterekin sexua maite du eta sexu-bizitza ona dauka. Eta arro daudenean diodanean ez naiz langile-kalseaz bakarrik ari".

46 urteko Siffredik, gainera, 74 urteko Il Cavalierek baino sexu gutxiago praktikatzen duela adierazi du. Bere ustez, italiarrek ez dute Berlusconi hauteskundeetan zigortuko.

Finik, dimisioa aurkezteko eskatu dio

Gianfranco Fini Diputatuen Ganberako presidentea eta Berlusconiren aliatua izandakoa, lehen ministroak dimisioa aurkeztearen alde agertu da. Honek gobernukide ohiak haserretu ditu, eta dimisioa aurkeztu behar duena Fini bera dela erantzun diote.

Hala ere, Corriere della Serak egindako inkestaren arabera, "Ruby" kasuak ez dio lehen ministroaren zentro-eskuineko alderdiari botorik kendu eta PDLak iraunkor jarraitzen du. Gainera, inkestatuen % 49 Berlusconiren dimisioaren alde agertzen da, eta % 45k kontrakoa uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea