Mundua -

LURRIKARAK

5,2 graduko lurrikara Dominikar Errepublikan eta 5,4 gradukoa Txilen

Antzemateko moduko bi lurrikara izan dira igande honetan Latindar Amerikan.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antzemateko moduko bi lurrikara izan dira igande honetan Latindar Amerikan. Batetik, Richter eskalan 5,2 graduko lurrikara izan da Dominikar Errepublikan eta 5,4 gradukoa Txilen.

Txileko lurrikara 05:32 aldera sentitu da Antofagastatik 86 kilometrora.

Dominikar Errepublikan ere 05:45 aldera sentitu da lurrikara, Santiago de los Caballerosetik 70 kilometro ipar mendebaldera. Kasualitatez, gaurko egunez duela 15 urte, 2003an, 'Puerto Platako lurrikara' bezala gogoratzen den lur-mugimendua izan zen Dominikar Errepublikan. Bi lagun hil ziren eta 98 zauritu.

Momentuz ez da biktimen inguruko berririk zabaldu, ez kasu batean ez bestean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Txile Lurrikarak