Mundua -

ITALIA

Italiak asilo politikoa lortzeko baldintzak gogortu ditu

Aurrerantzean zailagoa izango da asiloa lortzea eta errazagoa, ostera, migratzaileak kanporatzea. Italiako Parlamentuak 60 eguneko epea du orain dekretua berresteko.

Matteo Salvini Italiako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Matteo Salvini Italiako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Matteo Salvini Italiako Barne ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Immigrazioaren kontrako neurrien baitan, Italiako Gobernuak errefuxiatuei asilo politikoa emateko baldintzak gogortu ditu dekretu bidez. Matteo Salvini Italiako Barne ministro eta Liga alderdi ultra eskuindarreko buru denak bultzatutako dekretua izan da. Aurrez, Italiak Mediterraneo itsasoan erreskatatutako migratzaileez beteriko ontziei portuak itxi zizkien.

"Italia seguruago bat lortzeko aurrerapauso bat da", adierazi du Salvinik bere Twitter kontuan. Liga alderdiak eta 5 Izarren Mugimenduak osatutako koalizioak agintzen du Italian eta Salviniren alderdiak legez kanpoko egoeran dauden ehunka mila migratzaile kanporatzea hitzeman du.

Dekretuak asilo politiko kasuak mugatu nahi ditu. "Noizean behin erabili beharko litzateke", azpimarratu du Giuseppe Conte lehen ministroak kazetariei egindako adierazpenetan.

Asilo baldintzak gogortzeaz gain, Italiak 90 egunetik 180ra igo du migratzaileen gehienezko atxiloaldia. Aurrerantzean, migratzaileak kanporatu ahal izateko prozedura gauzatzeko denbora gehiago izango du.

Gainera, asiloa dutenek edo lortzeko bidean daudenek beren babesa galduko dute delitu jakinen bat eginez gero. Gobernuak babesa galtzea ekarriko lukeen delitu zerrenda zabaldu du.

Sergio Mattarella Italiako presidentearen bulegoko iturriek azaldu dutenez, litekeena da dekretuaren zati batzuk Konstituzioaren aurkakoak izatea.

Italiako Parlamentuak 60 eguneko epea du orain dekretua berresteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Migrazioa Albisteak Gaur Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Italia Errefuxiatuak azken ordukoa