Itxi

Mundua

HONDAMENDIA

Dagoeneko 420 pertsona hil dira Indonesian, tsunami baten ondorioz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Palu eta Donggala hiriak izan dira kaltetuenak. Richter eskalan 7,5eko indarra izan duen lurrikara batek eragin zuen tsunamia. Abuztuan 500 heriotza eragin zituen lurrikara baino gogorragoa izan da.

1:22

Gutxienez 420 lagun hil dira eta beste ehunka zauritu Indonesian, Palu hirian, ostiralean izan zen 7,5 indarreko tsunamiaren ondorioz. Halaxe eman du jakitera larunbat honetan BNPB Hondamendien Kudeaketarako Estatuko Agentziak.

Tsunamiak Palu eta Donggla hiriak kaltetu ditu batez ere. Abuztuan Lombok irlan 500 hildakotik gora utzi zituzten lurrikarak baino gogorragoa izan da. Komunikaziok eta sare elektrikoa erabat deseginda utzi ditu.

INDONESIA  CÉBELES TERREMOTOA TSUNAMIA  EFE

Palu, Indonesia. Argazkia: EFE.

Indonesian atzo, ostirala, 18:00ak zirenean gertatu zen Richter eskalan 7,5 indarra harrapatu zuen lurrikara, eta Sulawesi irlan sentitu zen batez ere. Hipozentroa 10 kilometroko sakoneran izan zuen, Donggala iparraldetik 56 kilometrora.

Lurrikara izan eta berehala, Hondamendien Kudeaketarako Agentziak tsunamia zetorrela ohartarazi zuen, baina zazpi minutu geroago, erretiratu egin zuen ohartarazpena. Aparkamentu batetik grabatutako irudietan argi ikusten denez, baina, olatu erraldoi batek hainbat eraikin azpian hartu eta mezkita bat estali zituen Palun, 350.000 pertsona bizi diren hirian.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena