Mundua -
Erreakzioak
Ban Ki-moonek matxinaden errua Afrikako agintariei bota die
Barack Obama AEBetako presidentea "pausoz-pausoko trantsizio" baten alde agertu da eta inguruko agintariekin etengabeko harremanak ditu.
Erredakzioa
Ban Ki-moon Nazio Batuen Elkarteko idazkari nagusiak Afrikako agintariei bota die egunotan hainbat herrialdeetan sortzen ari diren matxinaden errua. Ban Ki-moonen ustez, agintariek ez dituzte herriaren interesak behar bezala kontuan hartzen.
Adierazpen horiek Afrikako Batasunaren bileran egin ditu, Afrikako 30 agintariren aurrean. "Munduko agintariek jaramon handiagoa egin beharko liokete herriari eta bere helmugei eta itxaropenei", esan die Nazio Batuetako buruak.
Banek gazteriari jaramon berezia egin behar zaiola esan die, eta "gaztediaren alde egonez gero, hauek gauza handiak lortuko dituzte; baina euren itxaropenak ito egiten baditugu ezegonkortasuna eta etsipena nagusituko dira".
Obama, pausoz pausoko trantsizioaren alde
Barack Obama AEBetako presidenteak "pausoz pauso" egindako trantsizioaren alde agertu da, Hosni Mubaraken kontrako protesta jendetsuak ikusita.
Obama Saudi Arabiako Abdula erregearekin; eta Turkiako, Israeleko eta Erresuma Batuko lehen ministroekin (Erdogan, Netanyahu eta Cameron) harremanetan dago.
Sudanen ere, protestak
Istiluen kontrako ehunka poliziek Jartumen gazteek egindako manifestazio bati eutsi egin behar izan diote. Horretarako hiriburuko lau unibertsitateetako sarrerak blokeatu dituzte, gas negar-eragileak erabiliz eta ikasleak kolpatuz.
Ikasleek poliziei aurre egin diete gobernuaren kontrako oihuekin: "Sudanegaitik hiltzeko prest daude" eta "iraultza, iraultza garaipena arte".
Iran, matxinaden alde
Iraneko Parlamentuak Egipton eta Tunisian izandako matxinaden alde dagoela esan du, Alí Lariyani presidenteak dierazi duenez, "islamaren printzipioetan oinarritzen direlako".
Parlamentuko inaugurazio biltzarrean, Lariyanik matxinada horiek inguruko herrialdeetara zabalduko direla esan du, eta AEBek eta gainontzeko potentziek ez dutela gertatutako guztia aurreikusteko ahalmenik izan azpimarratu du.