Mundua -

Ikerketa, abian

Jamal Khashoggiren gorpuzkiak non dauden ez dakiela aitortu du Saudi Arabiak

Saudi Arabiako Atzerri ministroak aitortu duenez, kazetaria hil zuen operazioa "klandestinoa, okerra eta zentzugabekoa" izan zen.

Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zuten kazetaria. Argazkia: EFE
Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zuten kazetaria. Argazkia: EFE
Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zuten kazetaria. Argazkia: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adel al Jubeir Saudi Arabiako Atzerri ministroak aitortu duenez, ez dakite non dauden Jamal Khashoggi kazetariaren gorpuzkiak. Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil zuten kazetaria. Atzerri ministroaren esanetan, operazio hori "klandestinoa, okerra eta zentzugabekoa" izan zen.

Fox News AEBetako telebista-kateari eskainitako elkarrizketan Al Jubeinek azaldu duenez, Mohamed bid Salman Saudi Arabiako printze oinordekoa "ez zegoen jakinaren gainean", baina heriotzaren erantzuleak justiziaren aurrean eramango dituela hitzeman du.

Ministroak adierazi duenez, ez ditu ezagutzen hilketaren nondik norakoak. Dena dela, Atzerri Ministerioak berak ohar baten bidez zabaldu zuen kazetaria hil zela kontsulatuaren langileekin izandako borrokaldi batean. Gobernuz Kanpoko Erakundeen ustez, judizioz kanpoko hilketa izan da.

Al Jubeiren aburuz, gertatutakoa "errore handia" izan da, eta "larrigarritzat" jo du jazotakoa estaltzen saiatu izana. "Gertaera ikertzeko eta erantzuleak zigortzeko prest gaude", azpimarratu du ministroak.

Kazetaria hil zuen operazioari buruz, Al Jubeirrek esan du "klandestinoa" izan zela, agintariek horren berri izan gabe, hilketa horren hainbat erantzule zenbait iruditan Saudi Arabiako printze oinordekoarekin batera agertu badira ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Turkia Kazetaritza Erailketak Saudi Arabia gaur