Mundua -

Italia

Berlusconiren kontrako martxa: 'Silvio, orgiak agortzear daude'

Protesta San Martinoko etxetik gertu egin dute, ustez Berlusconik sexu-festak egin zituen lekua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia eta manifestarien artean istiluak izan dira Arcoren, Italiako iparraldean, Ruby kasua dela eta, Berlusconiren kontra egindako protestaren ostean.

Manifestazioa San Martinoko etxetik metro gutxira deitu dute; Berlusconik ustez sexu-festak egin zituen etxetik gertu, hain zuzen.

Jai giroan, manifestariek lelo exberdinak zituzten pankartak zeramatzaten: "Italiak 150 urte bete ditu: Silvio, dimisioa oparitu" eta "Silvio, orgiak agortzear daude", besteak beste.

Ehun manifestari inguruk protestatik aldendu era San Martinoko etxera hurbiltzen saiatu direnean hasi dira istiluak, izan ere, Poliziak asmo hori bertan behera utzi du.

Istiluen ondorioz, gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte eta policía bat zauritu egin da botila batek jota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea