Mundua -

Kolonbia

Agindutako bost bahituetatik lehena askatu du FARCek

Marcos Baquero zinegotzi Kolonbiarra izan da aske utzi duten lehena. 20 hilabete egin ditu bahituta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC), aste honetan, bahituta dituzten bost pertsona askatuko zituztela agindu zuen, eta lehena askatu du, Marcos Baquero zinegotzia hain zuzen.

Piedad Cordoba senatari ohiak adierazi du beste lau pertsona aske uzteko prozesua guztia prest dagoela."Baldintzak beteta daude, oso ondo dago guztia", esan du TeleSur telebistan.

Ostiralean beste bi askatuko dituzte, Jose Armando Acuña zinegotzia eta Marina Henry Lopez Martínez infantea. Caqueta eskualdean egingo dute operazioa, baina oraindik ez dute ezagutzen zehaztasunez aske utziko dituzten gune zein izango den.

Igandean amaituko da agindutako bost bahituen entrega, Salin Antonio Sanmiguel Armadako kidea eta eta Guillermo Solórzano polizia izango dira aske utziko dituzten azkenak.

20 hilabete gatibualdian

20 hilabete bahituta egon eta gero, Marcos Baquero zinegotzia bere familiarekin bildu da.

Gainerako bahitu guztiak aske utz ditzaten kanpaina bat egiten hasiko dela adierazi du. "Zailena inorekin berba ezin egitea" dela esan du Baquerok "oso mingarria" dela erantsi du. Oihanean aurkitu zuen katu batekin itzuli da Baquero, gatibualdiko bere laguna izan dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea