Mundua -
Iraultza demokratikoa Egipton
Mubaraken Gobernuak ez du ia aldaketarik izango trantsizio osoan
-Ministerio gutxi batzuetan aldaketaren bat egitea bakarrik aurreikusten dute.
-Manifestariak Tahrir plazatik ateratzea nahi du Armadak.
-Militarren eta manifestarien artean istiluak izan dira.
Erredakzioa
Hosni Mubarak presidente ohiak izendatutako Gobernuak ez du aldaketa handirik izango hurrengo hilabeteetan, Exekutiboko bozeramaile batek gaur bertan jakitera emandakoaren arabera.
"Gobernuaren itxura trantsizio garaia amaitu arte mantenduko da. Orduña, Gobernu berria izendatuko da, printzipio demokratikoetan oinarritutakoa", adierazi dio Reuters agentziari Egiptoko Gobernuko bozeramaileak.
"Gobernuaren egiteko nagusia segurtasuna berreskuratzea da, prozesu ekonomiko hasi eta eguneroko bizitza zaintzea", gaineratu du bozeramaileak. Hala ere, trantsizio garaian ministerioetan aldaketa txiki batzuk egon daitezkeela onartu du.
"Ez dugu Tahrirren manifestaririk nahi"
Egiptoko Armadazo ehunka militar Tharir plazan dira manifestariei handik alde egitera behartzeko. Kairon normaltasuna lehen bait lehen berreskuratzea nahi dute eta trafikoa plazatik berriro igaro ahal izatea.
Manifestariek "''Baketsu, baketsu''" oihuekin hartu dituzte militarrak. Soldadu eta polizia militarrak manifestariak handik ateratzen saiatu direnean istilu batzuk izan dira eta militar batzuek borrak erabili dituzte jendearen kontra egiteko.
"Gaurtik aurrera, ez dugu Tahrirren manifestaririk eserita ikusi nahi", ohartarazi du Mohamed Ibrahim Moustafa Ali Polizia militarraren buruzagiak. Militarrak kanpin-dendak batzen hasi dira.