Mundua -
Iraultza demokratikoa
Bahraingo Armadak hiriburuaren kontrola hartu du
Indar Armatuek ohartarazi dute "segurtasuna" bermatuko dutela. Bestalde, Poliziak gutxienez lau pertsona hil ditu gaur manifestarien aurka oldartuta.
Erredakzioa
Bahraingo Armadak iragarri du Manama hiriburuaren kontrola hartu duela, "herritarren segurtasuna bermatzeko", eta elkarretaratzeetan eta manifestazioetan ez parte hartzeko dei egin du.
Telebistaz eskainitako hitzaldi batean, Armadako bozeramaileak adierazi du Indar Armatuek "askatasuna eta jabetzak" ere defendatu nahi dituztela.Armadako bozer
"Behar beste neurri hartu dira segurtasuna, ordena publikoa eta egonkortasuna bermatzeko", esan du, "lehenengo agiria" izenburudun ohar batean.
Poliziak lau pertsona hil ditu
Bestalde, gutxienez lau pertsona hil dira eta 100dik gora zauritu Bahrainen, Manama hiriburuko erdigunean Polizia eta Armada manifestarien aurka oldartuta, GKE batek jakinarazi duenez.
Astelehenetik, milaka bahraindar kalera atera dira erreforma politikoak eta ekonomikoak exijitzeko, Tunisiako eta Egiptoko iraultza demokratikoen arrakastek bultzatuta.
Mohamed al Maskati Giza Eskubideen Aldeko Bahraingo Gazte Elkarteko presidenteak EFEri azaldu dionez, Segurtasun Indarrek benetako sua erabili dute Lulu plazan dauden manifestarien aurka.
Manifestariek Jalifa bin Salman al Jalifa lehen ministroaren dimisioa exijitzen dute. Izan ere, 40 urte daramatza agintean.
Halaber, agintari sunitek herritar xiitak diskriminatzen dituztela salatu dute.