Mundua -
Gadafiren aurkako protestak
Libian 'Amorruaren Eguna' deitu dute
Gadafiren erregimenaren aurkako protesta jendetsuak espero dira gaur. Interneteko sare sozialetan milaka eta milaka aktibista mobilizatu dira.
Erredakzioa
Muamar Gadafik, Afrikan den estatubururik zaharrenak, "Amorruaren Egunari" aurre egin beharko dio gaur. Tunisia eta Egiptoko iraultzetan inspiratuta Gadafiren 41 urteko erregimenaren kontrako protestak deitu baitituzte egun osoan.
Milaka eta milaka pertsona mobilizatu dira Interneteko sare sozialetan, ''Amorruaren Eguneko" protestetako parte artesa bultzatzeko. Egiptoko Tahrir plazako adibideari jarraituz, internautek Tripoliko gune ezagun batean bildu eta Gadafiren erregimena desegin artean han irauteko deia egin diete hiritarrei.
"Amorruaren Eguna" Facebook bidez sustatu duen taldeetako batek adierazi duenez, astelehenetik asteazkenera bitartean bikoiztu egin dira jarraitzaileak, 4.400 izatetik 9.600 izatera pasa dira.
Fenomeno indartsu honi nolabait aurre egin ahal izateko, asteazkenean zenbait orduz sare sozialak itxita egon ziren.
Al Yazira, telebista kateari, berriz, estatuko sarea ukatu diote eta satelitez baino ezin da ikusi. Tunisian eta batez ere Egiptoko iraultzan paper esanguratsua jokatu zuen Al Yazirak.
Segurtasun indarrak amorruaren eguna oztopatzen saiatuko direla ohartarazi dute giza eskubideen aldeko taldeek eta Amnistia Internazionalak Libiako agintariei&' || 'nbsp; "protesta baketsuak ospatzen uzteko" eskatu die.