Mundua -

Tentsioa

Salbuespen-egoera ezartzea onartu du Ukrainako Parlamentuak

Bestalde, Kercheko itsasartean Errusiak Ukrainako ontziei egindako erasoa “bidegabea” dela esan du NATOk, Kieveko agintariek gertakariaren xehetasunen berri eman ondoren.

Ukrainako Parlamentua. Argazkia: EFE
Ukrainako Parlamentua. Argazkia: EFE
Salbuespen egoera Ukrainian, Errusiak hainbat itsasontzi erasotu ostean

1:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 28tik aurrera herrialdeko zati batean salbuespen-egoera ezartzea onartu du gaur Ukrainako Parlamentuak. Gerra-legea 30 egun egongo da indarrean, Itsaso Beltzean Errusiako Armadarekin izandako istiluaren ondotik.

276 diputatuk mozioa babestu dute, beharrezkoak baino 50 gehiagok.

Hilabete batez gerra-legea ezartzeko proposamena egin dio Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak bertako Parlamentuari. Horretarako dekretu bat sinatu du Poroxenkok.

Poroxenkok agerraldia egin du Parlamentuan. 30 eguneko gerra-legea planteatu du; hasiera batean, Segurtasun eta Defentsa Kontseilu Nazionalari 60 egunekoa eskatu badio ere.

Hauteskunde-kanpainaren hasierarekin batera ez gertatzeko epea murriztea erabaki du agintariak.

Bestalde, Kercheko itsasartean Errusiak Ukrainako ontziei egindako erasoa “bidegabea” dela esan du gaur NATOk, Kieveko agintariek gertakariaren xehetasunen berri eman ondoren.

“Ukrainako ontziteria eta marinelen aurkako indar militarra erabiltzeko arrazoirik ez dago”, adierazi du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak. NATO-Ukraina Batzordeak ezohiko bilera egin du. Aliantzaren 29 herrialdeetako enbaxadoreak eta Ukrainako homologoa batzarrean izan dira.

STOLTENBERG NATO EFE

STOLTENBERG NATO EFE

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Errusiako eta Ukrainako ontziek borroka egin zuten Kerch itsasartean, Itsaso Beltzaren eta Azov itsasoaren artean, igandean.

Ukrainak igandeko “istiluaren informazio zehatza eman die aliatuei”, Stoltenbergek jakitera eman duenez.

“Atzo ikusi genuena oso larria da, Errusiak indar militarra zuzenean erabili zuelako Ukrainaren aurka. Ukrainako ontzien kontra tiro egin zutela ikusi genuen, ontziak eta marinelak konfiskatu eta harrapatu zituzten, eta horietako batzuk zauriturik daude”, erantsi du NATOko ordezkariak.

 

Stoltenberg: "Atzo ikusi genuena oso larria da"

 

Stoltenbergen hitzetan, “eskualdean tentsioak gora egin du eta azken urteetan ikusi izan dugun jokabidea baieztatzen da” Errusiaren aldetik, “Ukrainako ekialdea ezegonkortzen jarraitzen duelako”.

“Atzo atzemandako marinelak eta ontziak berehala aske uzteko eskatzen diogu Errusiari; baita lasaitasuna eta moderazioa ere”, azpimarratu du.

“Bere ekintzek ondorioak dituztela ulertu behar du Errusiak, eta horregatik azken urteetan Errusiak Ukrainaren aurka egindakoen aurrean irmo erantzun du NATOk”, gogorarazi du Stoltenbergek. Moskuren aurkako zigor ekonomikoak aipatu ditu NATOko idazkari nagusiak, baita “belaunaldi batean gure defentsak egindako esfortzu handiagoa” ere.

Stoltenbergek esan duenez, Aliantzako Atzerri ministroek datorren astean aztertuko dute krisia, Bruselan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa