Mundua -
Hondamendi naturalak
Tsunami alerta igorri dute Alaskan, 7 graduko lurrikararen ostean
Alaskako udalerri populatuenetik 14 kilometrora kokatu da lurrikararen erdigunea. Dirudienez, ez da biktimarik izan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Richter eskalako 7 graduko lurrikara batek Alaska ipar-mendebaldean kokatutako Anchorage udalerria astindu du ostiral honetan. Gainera, tsunami alerta ere igorri dute, handik gutxira alerta hori bertan behera utzi dute badute ere. Dirudienez, ez da biktimarik izan.
AEBetako Zerbitzu Geologikoak bere webgunean zehaztu duenez, Anchorage Alaskako udalerri populatuenetik 14 kilometrora kokatu da lurrikararen erdigunea, eta 41 kilometroko sakonera.
Lurrikararen ondorioz, AEBetako Tsunamien Ohartarazpenerako Zentroek tsunami alerta igorri dute, Kodiak, Seward eta Homer udalerrietan tsunamiak espero zirelakoan. Handik gutxira, bertan behera utzi dute. Dena dela, lurrikara erreplikak izan dira, CNN AEBetako telebista-kateak jakinarazi duenez. Handiena Richter eskalako 5,7 gradukoa izan da.
Bestalde, euren etxebizitzetan geratzeko aholkatu die biztanleei Anchorageko Larrialdietarako Bulegoak. Light & Power tokiko enpresak jakitera eman duenez, 7.000 eta 10.000 bezero artean hornidura elektriko barik geratu dira.