Mundua -

Kunduz probintzian

Gutxienez 26 hildako Afganistanen izan den atentatu suizidan

Beste 37 pertsona zauritu dira. Azken hiru egunetan izan den bigarren atentatua da gaurkoa, larunbatean 38 pertsona hil ziren banketxe baten aurkako erasoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 26 pertsona hil dira eta beste 37 zauritu, Afganistango Gobernuaren administrazio bulego baten aurka izan den atentatuan. Erasoa iparraldean gertatu da, Kunduz probintzian.

Azken hiru egunetan lurraldean izan den bigarren eraso suizidada gaurkoa. Larunbatean 38 pertsona hil ziren Jalalabad hirian dagoen banketxe baten aurkako atentatu suizidan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea