Mundua -
Richter eskalan 6,3 maila
75 hildako eta 300 desagertu Zeelanda Berriko lurrikararen ondorioz
Larrialdi zerbitzuen lehentasuna hondakinen artean bizirik egon daitezken pertsonen erreskatea da. Azken orduetan 120 lagun erreskatatu dituzte bizirik.
Erredakzioa
Asteartean Zeelanda Berriko hegoaldea, Christchurch ingurua, astindu zuen lurrikararen ondorioz gutxienez 75 pertsona hil dira eta beste 300 desagertuta daude.
Egun bakar batean 55 gorpu identifikatu dituzte eta Zeelanda Berriko irrati emisora batek dioenez datozen orduetan lortuko dute beste 20ak identifikatzea.
Bitartean, hondakinen artean harrapatuta zeuden 120 lagun erreskatatu dituzte bizirik, senitartekoeki edota larrialdi zerbitzuei non zeuden esanez bidalitako sms-ei esker egin ahal izan dituzte erreskate asko.
Hala ere, 300 lagunek desagertuta jarraitzen dute, gehienak erabat erauntsi den Christchurch-eko katedralaren inguruan eta Canterbury-ko telebista katearen inguruan zeuden. Orain, 200 pertsonak osatutako larrialdi taldearen lehentasuna desagertutakoak bizirik erreskatatzea da.
John Key, Zeelanda Berriko lehen ministroak larrialdi egoera ezarri erreskate lanak erraztu eta eskualdea normaltasunera itzultzeko lanak errazteko.
Zeelanda Berriak azken 80 urtetan pairatu duen hondamenik larriena da. Lurraldea mugimendu sismologiko handiak izaten diren gunean kokatuta dago, urtean 14 mila lurrikara inguru izaten dira, baina ez azken hau bezain indartsuak.