Mundua -
Neurriak
Libian ematen ari den indarkeria eta errepresioa gaitzetsi du Obamak
Libiari zigorrak ezartzeko lehen pausoa eman du EBk. Zigorrak Libiako agintarien dirua izoztea, EBko lurraldean sartzeko debekua eta armen enbargoa izan daitezke. Baliteke AEBek ere zigorrak ezartzea.
Erredakzioa
AEBko Gobernua Libiari "zigorrak" ezartzeko aukera aztertzen ari da,erregimenak manifestarien aurka erabiltzen ari den indarkeriagaitzesteko. Erregimenaren aurkakoek Muamar Gadafiren kargu uzteaeskatzen dute.
Etxe Zurian egin ditu Obamak adierazpenok. Bertan, Libiako agintarien jokabidea salatu du; izan ere, nazioarteko legeak urratzen ari dira, eta "Giza Eskubideak ez dira negoziagarriak".
Muamar Gadafi Libiako erregimenari zigorrak ezartzeko bidean aurrerapausoak ematea erabaki dute gaur Europar Batasuneko (EB) Estatuek. Neurri konkretuen zerrenda bat aurkezteko eskatu diete adituei.
EBko iturriek jakitera eman dutenez, zigorrak Libiako agintarien dirua izoztea, EBko lurraldean sartzeko debekua edo armen enbargoa izan daitezke.
Europar Batasuneko Segurtasun eta Batzorde Politikoan bilera egin dute enbaxadoreek, Catherine Ashton EBko goi ordezkariak deituta. Libiarekin akordio marko bat sinatzeko negoziaketak bertan behera utzi behar zituztela iragarri zuen Ashtonek atzo.