Mundua -

FRANTZIAKO ERASOA

Estrasburgoko atentatuan zauritutako hirugarren lagun bat hil da

Bestalde, bost pertsona larri eta zortzi arin zaurituta daude.

Estrasburgoko atentatua. Argazkia: EFE
Loreak, kandelak eta mezuak lurrean
Estrasburgoko atentatua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estrasburgoko atentatuan zauritutako beste pertsona bat hil da asteazkenean, eta horrekin hiru dira jada eraso horren ondorioz hildakoak, Frantziako Gobernuak ostegun honetan jakitera emandako datuen arabera.

Gainera, bost pertsona larri eta zortzi arin zaurituta daude, Prefekturak agiri batean zabaldu duenez.

Hainbat hedabideren arabera, garun-heriotza zuena izan da hil omen dena.

Guztira, 16 pertsona zauritu zituen Cherif Chekkatek Estrasburgoko alde zaharreko kaleetan, Agnes Buzyn Osasun ministroaren esanetan.

Patruila militar batek erasotzailea zauritu zuen besoan, baina ihes egitea lortu zuen. Frantzian, Alemanian eta Suitzan ari dira susmagarriaren bila ordutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak