Itxi

2018/12/30

10:36

Mundua

HONDAMENDI NATURALA

431 hildako eta 7.200 zauritu eragin ditu oraingoz, Indonesiako azken tsunamiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tsunamia nola gertatu zen ikertzen jarraitzen dute adituek. Anak Krakatua sumendiaren erorketak sortu zuela pentsatzen dute, kraterrak 200 metroko altuera galdu baitu.

  • Anak Krakatoa sumendia. Argazkia: EFE

    Anak Krakatoa sumendia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Indonesian, Java eta Sumatra irlen artean dagoen Sondako itsasartean, abenduaren 22an izan zen tsunamiaren biktimen datu eguneratuak eman ditu Gobernuak: 431 hildako, 15 desagertu, 7.200 zauritu eta 46.646 desplazatu.

Gainera,  1.778 etxebizitza kaltetu zituen eta 434 ibilgailu eta ontzi ere bai.

Biktimak erreskatatu eta artatzeko operazioak egiten ari dira oraindik, eta Anak Krakatau sumendiaren gaineko alerta 2tik 3ra igo zuten ostegunean (4ra artekoa da eskala).

Sumendiaren inguruan muga jarri dute agintariek, inor ez dadin bost kilometro baino gerturago egon. Izan ere, beste tsunami bat gertatzeko beldur dira.

Tsunamia izan aurretik Anak Krakatuak 340 metroko altuera zuen baina ezbeharraren ondoren 110 metrora jaitsi da. Ikertzaileak buru belarri ari dira zer eta nola gertatu den ikertzen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;