Mundua -

ERRESUMA BATUA

Gizon batek hiru pertsona zauritu ditu, labanaz, Manchesterren

Ustezko erasotzailea atxilotu dute dagoeneko. Halaber, Polizia gertakari terrorista gisa ikertzen ari da sastakatze hirukoitza.

Manchesterreko Victoria geltokiaren kanpoaldea. Argazkia: EFE
Manchesterreko Victoria geltokiaren kanpoaldea
Manchesterreko Victoria geltokiaren kanpoaldea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona labanaz zauritu dituzte bart Manchesterren, metro geltoki batean izandako erasoan. Polizia balizko gertakari terrorista gisa ikertzen ari da gertaturikoa. Halaber, 25 urteko gizon bat atxilotu dute erasoarekin zerikusia duelakoan.

Erasoa bertan 21:00ak zirela gertatu zen. Lekuko batek emandako testigantzaren arabera, gizona sukaldeko labana batekin jendea sastakatzen hasi zen. Gaineratu duenez, "beste herrialdeetan gertaturiko bonbardaketengatik" egiten zuela esan omen zuen.

Terrorismoaren aurkako Erresuma Batuko Poliziak hartu du bere gain hartu du ikerketa.

Hiru zaurituetako bi —emakume bat eta 50 urteko gizona— ospitaleratuta daude eta horien egoera larria da. Hala ere, ez daude hil ala biziko egoeran. Zauritutako hirugarren pertsonak, tren geltokiko agente bat, goizeko lehen orduan jaso du sendagiria.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Erresuma Batua albisteak Atentatuak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Ingalaterra