Mundua -
Wikileaks
Assangeren abokatuek helegitea jarri dute estradizioaren aurka
Londresko auzitegi batek joan den hilabetean eman zion oniritzia estradizioari, Suedian sexu-delituak egotzita epai dezaten.
Erredakzioa
Julian Assangeren Wikileakseko sortzailearen abokatuek helegitea aurkeztu dute Erresuma Batuko auzitegi batean, Suediara estraditatzeko aginduaren aurka.
Londresko auzitegi batek joan den hilabetean eman zion oniritzia estradizioari, Suediak eskatutako euroagindua onartuta, herrialde horretan sexu-delituak egotzita epai dezaten.
Hain zuzen ere, bi emakumeri abusuak egin izana eta bortxaketa egozten diote.
Helegitearen txostenak asteartean aurkeztu zituzten, baina abokatuek uste dute bizpahiru hilabete pasatuko direla bista egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea